XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HARRIEKIN HIL ERE Sakoneta gaizki dago.

Eritasun txar bat dauka.

Oso makal dago.

Ez dauka indarrik.

Azala eta hezurra bakarrik dauka.

Etxean, haren gela ondoan, hiru harri daude.

Bata zortzi arroakoa, bestea hamarrekoa eta hirugarrena hamabikoa.

Apaizak elizakoak ematen dizkio.

Eta gero esaten dio: - Ai, Joakin! Harri horiek orain alboan utzi behar.

- Oraintxe ere - esaten du Sakonetak - erdiko horri helduko banio...

ASTOA KANPAI SOKAN Aulestin jende indartsua zen.

Baita gauzaleak eta errondariak ere.

Non ez orduan? Herrietan ganberrada handiak egiten ziren.

Behin hauxe gertatzen da.

Gauerdia da.

Goizaldea ere bai.

Mutilek ezin dute etxera joan.

Zerbait handia egin nahi dute.

Elizpean kanpai soka dago zintzilik.

Astoa kanpai sokari lotzen diote.

Astoari ipurdian bipermin apur bat ematen diote.

Orduan astoa tiraka hasten da, hara eta horra.

Eta kanpai handia jo eta jo.

Herri guztia itzartzen da.

Herri guztia alarmatzen da.

Batzuk sua pentsatzen dute.

Beste batzuk ezbehar handi bat.

Kanpaiak, ordea, ez du ritmoz jotzen.

Zer da hori? Eliza aurrera biltzen dira eta gure astoa han. Asto bedeinkatua.